Pasaian

Jostailu azoka solidario bat antolatuko dute Amara Berriko haurrek

Publicado el 10 de diciembre de 2007

Jostailu azoka solidario bat antolatuko dute Amara Berriko haurrek

Donostiako Amara Berri auzoko haur talde batek jostailu azoka solidario bat antolatu du abenduaren 13 eta 16 bitartean, jasotako irabaziak Medicusmundi Gipuzkoa erakundeak duen proiektu zehatz bati emateko.

Hauxe da zehazki proiektua: Indian, legenarrak kaltetutako sendietako 4 eta 17 urte bitarteko 200 haurrentzat barnetegi bat eraikitzea. Barnetegi honen helburua haurrak gaixotasun honek kutsatuak izatea saihestu eta haurrei giro osasuntsu bat eskaintzeaz gain, gizarteko talde baztertu honetan analfabetismoa murriztea da.

Orain dela bi hilabete jarri zuten martxan egitasmo hau haurrek. Jostailuak beraienak dira, baina eurek baino egoera txarragoan bizi diren umeei laguntzeko erabakia hartu dute, gurasoen laguntzaz. Saltzen ez diren jostailuak GKE bati emango zaizkio.

Azoka Amara Berriko Etxeberri enparantzan egingo da, Amezketako 4. zenbakian.

Ordutegia

Abenduaren 13a eta 14a, osteguna eta ostirala
17.00etatik 19.00ak arte.

Abenduaren 15a, larunbata
11.00etatik 14.00ak arte eta 17.00tik 19.00ak arte.

Abenduaren 16a, igandea
11.00etatik 14.00ak arte.

Ver todas las noticias de este especial

Compartir

Delicious Menéame Zabaldu Digg

Zer da hau? ¿Qué es esto?

EDK logo